Urteak dira kirolariei zuzendutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditugula; kirol-mediku azterketak, lesioen tratamendu eta errehabilitazioa, entrenamenduen plangintza eta denboraldian zehar jarraipenak. Zerbitzu guzti hauek Zarautzeko gure egoitzan eskaini ditugu.
Arazoren bat ikusi ditugu kirolariekiko harremanetan gure eguneroko lanean:
- Harreman hori ez da beti erraza izaten: ordutegiak, distantziak, denbora falta...
- Kirolariaren entrenamendua eta egoera fisikoaren berri izatea ez da batbatekoa eta osoa
Komunikazio arloan gaur egungo teknologiek tresna berriak eskaintzen dizkigute. Hemendik aurrera ez da guztiz beharrezkoa gure zentrura urbiltzera. Horrelaxe sortu dugu ZainduKorrika.
ZainduKorrika zerbitzuarekin hauxe lortu nahi genduke:
- Kirolariarekin harremana erraztea
- Entrenamenduiaren kontrola eta kirolariaren egoera fisikoaren jarraipena